2013/07/10

Urdulizko Herriraren web orria

Aupa irakurle!
Barne arazoak direla medio, azken hilabete hauetan gure orria mantso-mantso ibili da.
Hauek konponduta ditugula, barkamenak eta agur bero bat helarazi nahi dizkizuegu.
Ondo izan!

Orain dela gutxi jakin izan dugunez, Iñaki Bilbao preso urduliztarrak gaixo duen ama ikusi ahal izan du, bisita hau egiteko etxera eraman ostean.Euskal presoak Euskal Herrira!

“Herritarron Epaia”, aste honetako hitzorduak: Iruñea, Gernika, Muxika, Oñati, Arrasate, Durango, Bergara, Tolosa eta Barakaldo.

Herritarron Epaia ekimen ibiltariak bere bidea egiten jarraitzen du, azken egunetan Errenteria, Dima, Agurain eta Aramaio bisitatu ondoren, 197/2006 doktrinaren aurkako iniziatiba honek ekarpen berriak jasoko ditu aste honetan.

Orain arte, ehunka herritarrek zein hamarnaka eragile eta taldeek euren aportazioa egin dute euskal jendartearen baitan 197/2006 doktrinaren aurka dagoen adostasun sozial zabala irudikatu nahi duen liburuaren baitan. Uda osoan zehar, 80 herri, hiri eta auzotara helduko da Herritarron Epaia irailaren 14an Iruñeko Anaitasunan egitekoa den ekitaldian amaitu aurretik.

Etenik gabeko ekarpenak jasoko ditu ekimen ibiltariak. Aste honetan bertan, Iruñean, Gernikan, Muxikan, Oñatin, Arrasaten, Bergaran, Durangon, Tolosan edo Barakaldon izango baita. Herrirak, herri guzti hauetako eragile, talde eta herritarrak bere aportazio grafikoa egitera gonbidatzen ditu. Izan ere, guztion ekarpena ezinbestekoa izango baita indarrean dagoen espetxe politika eta bere salbuespen neurriekin amaitzeko. Hau da, euskal jendarteak 197/2006 doktrinaren derogazioaren alde aspaldi emandako epai herritarra berresteko.

Aste honetako hitzorduak:

Uztailak 8, astelehena: Iruñea, San Ferminetan urtero egiten den bazkariaren baitan

Uztailak 10, asteazkena: Oñati, 19:00tan Kultur Etxean Gatzaren inguruko dokumentalaren proiekzioa

Uztailak 11, osteguna: Gernika, 19:00tan hitzordua Merkurion Muxikaraino doan martxa egiteko. 20:00tan, elkarretaratzea Muxikako Kurtzeron.

Uztailak 12, ostirala: Arrasate, 18:00tatik 20:00etara Herriko Plazan.

Uztailak 12, ostirala: Oñati, 19:30tan elkarretaratzea Trianan.

Uztailak 12, ostirala: Herritarron Epaia Durangora helduko da baita


Uztailak 13, larunbata: Ekimenak Tolosan (hedabideen aurreko adierazpenak izango dira, informazio gehiago hurrengo egunetan), Bergara eta Barakaldon.

2013/06/16

Iheslariak Euskal Herrian libre!

Euskal Herrian aski ezaguna da euskal preso politikoek pairatzen duten giza eskubideen urraketa, beraiei ez ezik euren senide eta lagunei ere sufrimendua eragiten dieten salbuespen neurri eta espetxe politika ankerraren ondorioz.

Horiek horrela, agerikoa da euskal jendartearen gehiengo zabal batek, Espainia eta Frantziako gobernuek indarrean mantentzen dituen salbuespen neurriak eten eta konponbide klabeetan oinarritutako espetxe politika aplikatzea eskatzen duela. Euskal Herrian giza eskubideen errespetua bermatu eta konponbide eta bake justu bat erdiesteko beharrezko urratsa da hau.

Gatazkak sorturiko ondorioen zerrenda luzean, euskal iheslari politikoen errealitateaz hitz behar dugu ezinbestean. Ehunka dira munduan zehar barreiaturik dauden euskal herritarrak eta haien egoerari irtenbidea ematea beharrezkoa da.

Herriraren aburuz, urte luzetako sufrimendua atzean utzi eta konponbidearen bidean aurrera urratsak emateko, aurreneko pausoa pertsona guztien giza eskubideak errespetatzea da. Norabide honetan, oinarrizkoa da iheslari guztien eskubideak errespetatzea eta duintasunez bizitzeko aukera izatea.

Ehunka euskal herritar dira, euren herritik kanpo 5, 10, 20 edo 30 urte daramatzatenak, familia eta lagunak milaka kilometrotara dituztela, kasu batzutan ozeanoa ere tartean dela. Haietako bakoitzaren kasua berezia da, baina haien artean paperik gabeko pertsonak ditugu, helbide legalik gabekoak eta sarritan zailtasun handiak dituzten osasun asistentzia eta zerbitzu egokiak jasotzeko. Ez  dute lan arautu bat izateko aukerarik eta maizegi muturreko egoera latzetan bizi dira. Horien artean, deportazioan bizitzera behartuak izan diren hainbat euskal herritar, inolako babes juridikorik gabe Euskal Herritik milaka kilometrotara urrundutakoak.

Pairatzen duten jazarpena erabat zailtzen du Euskal Herriarekin duten harremana zein euren eguneroko bizitza. Salbuespen neurri berezituen jo mugan bizi dira: besteak beste, lege berezien menpeko atxiloketak, gerra zikina, entregak, euroaginduak, estradizio prozedurak, konfinamenduak…

Neurri berezi guzti hauek, sufrimendua eragiten duten iheslariengan eta baita beraien ingurune hurbilean ere. Egoera hauek iraganean uztea beharrezkoa da konponbide eta bake egoeran aurrera egiteko.

Bide honetan, iheslari politikoen kasuan bi lehentasun ezarri ditu Herrira mugimenduak: Duintasunez bizitzeko eskubidea bermatzea eta jasaten dituzten salbuespen neurriak indargabetzea.

Pertsona hauen salbuespen egoera gizarteratzeko eta haien giza eskubideak errespetatu beharra euskal gizarteari helarazteko konpromisoa du Herrira mugimenduak.

2013/06/03

Herritarron epaia abian da!

Herrirak “Herritarron epaia” jarri du abian, 197/2006 doktrinari amaiera emateko ekimen ibiltaria. Ekimena ekainaren 8an hasiko da, Tafallan. 80 hiri eta herritan eginen da, eta Iruñean izanen du bukaera, Anaitasuna pabiloian, irailaren 14an.  


2013/05/16

ASKE GUNEA AURRERA! URTZA ASKATU!


Olga Sanz sopeloztarrari jaiotzear den umea bere eta aitarengandik banatzeko mehatxua egin diote!



Olga Sanz Martin preso politiko sopeloztarrari jaiotzear den umea berarengandik eta aitarengandik banatzeko mehatxua egin diote, senideek eta EH Bilduk salatu dutenez. Euskal Preso Politikoen Kolektibotik (EPPK) ateraraztea eta hori dioen agiria sinaraztea da mehatxuen xedea, sendia eta EH Bildu koalizioaren aburuz. Horren aurrean, umearen, amaren eta aitaren eskubideak bermatzea exijitu dute. Gaur, Julen Arzuaga legebiltzarkideak Olgari Espainiako Gobernuak egiten dion xantai ankerra salatu eta espetxe politikaz galdetu dio Iñigo Urkullu EAEko lehendakariari, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Urkulluk presoekiko jarrera “leun eta sentikorra” izatea eskatu dio Espainiako Gobernuari eta, aldi berean, presoek “haien erantzukizunak beren gain har ditzaten eta dagozkien urratsak eman ditzaten” eskatu du. Olga Sanz pasa den apirilaren 30ean lekuz aldatu zuten Asturiasko Villabona kartzelatik Madrilgo Soto del Real espetxera. Bidaia anbulantziaz egin behar izan zuen, haurdunaldiaren azken hilabetean baitago. Hori dela eta kartzelako erizaindegian dute eta bertan bakarrik dago, espetxe horretako preso politiko bakarra isolamenduan dela.

Senideek atzo kaleratu zuten oharraren arabera, Olga Sanzi hilabete bat edo falta zaio Oier bere eta Xabi Moreno mutil-lagun eta preso politiko sopeloztarraren semea erditzeko. Halere, Xabi Villabonan mantendu dute, Olga eta Oierrengandik banatuz. Azken 15 urteotan espetxe berean izan da beti bikote sopeloztarra, Alcala, Soto del Real, Zuera, Picassent edo Villabona zela.



Senideek gogoratu dutenez, Oierrez haurdun lotu zenean, Villabonan amentzako modulurik ez dagoenez, bertatik lekuz aldatuko zutela esan zioten Olga Sanzi. Orain arte, baina, haurdunaldiaren jarraipen osoa Oviedoko ospitalean egin diote eta martxoan epaileak hitza eman zion ospitale horretan erdituko zuela, ondoren amaren modulua duen Madrilgo Aranjuez espetxera lekuz aldatuko zituztela bera, semea eta mutil-laguna. Apirilean, ordea, Aranjuezera berehala eramango zutela esan zion kartzelero batek. Gainera, umea Asturiasen izatekotan, “haurra erretenituta geldi zitekeela egun edo hilabete batzuk, espedientea itxi arte” eta horrek atzeratuko zuela Aranjuezerako bidaia.

Haurdunaldia iraun duen denboran zein aurreko urteetan ere, EPPKtik aldentzeko agiria sina dezan presionatu dute Sanz, familiak azaldu duenez: Haurdunaldia, lekuz aldatzea, haurtxoa erretenitzea, bere mutil-lagunarengandik banatzea… behin eta berriro erabili dituzte sinatzen behartzeko.

Familiak zehaztu duenez, hainbat dira Oier, Olga eta Xabiri urratutako eskubideak: espetxealdiak zigor erantsirik ez eragitea, espetxe zigorra sorburutik hurbilen dagoen espetxean betetzea, haurdunaldia baldintza fisiko, psikologiko eta afektibo onetan izatea, amak haurdunaldia mutil-laguna den haurraren aitarekin partekatzea, familia batuta mantentzea, aitak bere neska-lagun eta semearekin egotea eta, garrantzitsuena, haurrak ama eta aita alboan izateko eskubidea.

KITXU ASKE!


2013/05/15

Maiatzaren, 18an Urdulizen ere, goazen plazara!

 Euskal Herriko plazak betetzeko Herrirak deitutako ekimenari jarraituz, maiatzaren 18an Urdulizen plaza ere beteko dugu! Zita, 12:30etan Urdulizko Udaletxearen aurrean. Bukatutakoan luntx bat egongo da. Gurekin behar ditugu, haiekin behar zaituzte!


2013/04/26

Azken barikura!

ADI!!! Gogoratu gaur, apirilak 26, zita dugula Euskal Herriko herri eta auzoetan euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde. Urdulizen, betiko lez, 20.00retan geltokian izango gara, giza eskubideen bozarale izateaz gain, bukatzean herrikon emango den "Digeridoo" kontzertuarekin gaba alaitzeko!! Gurekin behar zaitugu, haiekin behar gaituzte!! #Herrira


2013/03/27

Xabier Lopez Peña ospitalean ingresatuta!

Xabier Lopez Peña ospitalean ingresatuta dago bihotzeko arazo larria sufritu ondoren. Martxoaren 11an pairatu zuen bihotzekoa, baina familiak etzuen inolako berririk izan zortzi egun igaro ziren arte #Herrira


2013/03/26

SEVILLA II GOSE GREBAN!

SEVILLA II GOSE GREBAN! Gartzelatik bizi baldintza jasanezinak inposatzen dizkiete euskal preso politikoei eta atzo Arkaitz Bellon presoa gogorki jipoitua izan zen, funtzionarioek paliza izugarria eman zioten. Egoera honi aurre egiteko gose greba mugagabea hasi dute. Bertan bi preso gasteiztar aurkintzen dira Iñaki Arakama eta Roberto Lebrero.
 PRESOAK BORROKAN, GU ERE BAI!

2013/03/25

Sakabanaketari EZ!

Jaengo espetxetik bueltan, Jabi Martinez preso usansoloarraren lagunek istripua izan dute Madrilen. Ez dute zauri larririk sufritu baina autoak kalte material handiak izan ditu #AskiDa #SakabanaketarikEz #Herrira


2013/03/19

2013/03/18

Apuntatzeko:Plentzian Izarraitz,Urdulizen Herrikon.Bikote bakoitza 10 euro


Kandela Egunerako sarrerak salgai jada!

Kandela Eguna jaialdirako sarrerak salgai dira jada! Animatu lagunak, bikotea, familia eta txakurra! Ez geratu sarrera barik!

Hurrengo puntuetan salgai:

 - Gorliz: Xurrut
 - Plentzia: La Kala Taberna
 - Urduliz: Herriko Taberna
 - Sopela: Laiak Taberna
 - Berango: Neba-Arrebak Taberna
 - Algorta: Amnistia Taberna
 - Itzubaltzeta/Erromo: Branka Kultur Elkartea (Herriko Taberna)
 - Leioa: Kurkudi (Herriko Taberna)
 - Bilbo: Alde Zaharreko Herriko Taberna
 - Mungia: Herriko Taberna
 - Gatika
 ...eta askoz gehiago!

2013/02/10

Bere lehen Bilgune Nazionala egin du Herrirak Irunen


Azken urtean egindako lanketaren balorazioa egin eta aurrera begira egin beharreko lanbak denen artean erabakitzeko helburuz batu ginen Herrira-ko kideak Ficoban. Antolakuntzaren ingurukoak eta 2013ko ekimen nagusiak ere bertan zehaztu ziren. Eztabaida ugari izan ziren Bilgunean, eta aurrera begira egon beharreko lanean ere proposamen eta ekarpen ugari egin zituzten bertaratu ziren lagunek.

2013/01/16

Lortuko dugu!

Presoen eskubideen alde Bilboko kaleek gainezka egin dute Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handienean
Giza uholde erraldoi batek Bilbo hartu du gaur presoen eskubideen eta konponbidearen alde Euskal Herrian sekula egindako mobilizaziorik handiena osatuz. Bertan, euskal geografia osotik etorritako lagunak eta Madril, Katalunia, Kurdistan, Kolonbia edo Uruguaytik etorritako pertsonak izan dira.
Denbora luzean gogoratuko den mobilizazioa eta irudia izan da Bilbon. Sentsibilitate eta ideologia askotariko lagunak bildu dira gaur indarrean dagoen espetxe politikaren amaiera eskatu, giza eskubide guztien errespetua aldarrikatu eta bakea eta konponbidean aurrera urratsak
Euria etzen oztopoa izan eta ibilbidearen zatirik handienean pertsona gehiago biltzea ezinezkoa zen. Euskal jendartearen gehiengo zabal baten nahia irudikatu du mobilizazioaren argazkiak, presoen afera berriro ere lehen lerroan kokatuz. Frantzia eta Espainiako Gobernuek erantzun positiboa eskaini beharko lukete euskal jendartearen gehiengoaren nahiari.
Indar metaketa, jendartearen aktibazioa eta gero eta sektore gehiago eta desberdinen arteko elkarlanak gaur Bilbon islatutako errealiatea indartzen eta garatzen jarraitun beharko dute.

2013/01/07

Arrazoiak hamaika direlako!

BATZUK URTEAN 8760 ORDUZ DAUDE GILTZAPETUTA, HAU DA, 365 EGUNETAKO 24 ORDUAK.  PERTSONA HORIEK ETA HAIEN SENIDE ETA LAGUNEK ESKATU NAHI DIZUETE/DIZUEGU, ZURE 8760 ORDUETATIK GUTXI BATZUK EMATEKO, 6 ORDU BAINO EZ,… ARRATSALDE BAT.  DATORREN ZAPATUAN, URTARRILAREN 12AN, BILBOKO KALEEK GAINEZKA EGIN DEZATEN LORTU BEHAR DUGU!  HAIENGATIK ETA HAIEN FAMILIENGATIK.  EZ AL ZARA GAI IZANGO ZURE 8760 ORDUETATIK 6 EMATEKO?  APUNTA ZAITEZ AUTOBUSERA, IGO TRENERA, ZOAZ KOTXEZ EDO HEGAZ... U12 BILBORA!!!  BERTAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!!  EUSKAL PRESOAK ETXERA!!