2012/12/19

Bihar, abenduak 20, ADIERAZPEN EGUNA!

Urtarrilaren 12ko aldarrikapenak bizitza soziala dagoen eremu guztietara eramateko eguna. Pegatina soinean eraman, propaganda banatu, ekimenetan parte hartu, deialdia lau haizetara zabaltzeko aukera bikaina #U12Bilbora

Oharra!

Urtarrilaren 12ko Herri Mobilizazio aurrera eramateko laguntza ekonomikoa eman nahi? Argibideak bertan, mila esker! #U12Bilbora

2012/12/14

#U12Bilbora!

Laura Mintegiren prentsaurrekoa gaur Gasteizko Legebiltzarrean. Paparrean darama Urtarrilak 12ko presoen eskubideen aldeko manifestaziora deitzeko pegatina #U12Bilbora

2012/11/18

Azaroak 11: Sakabanaketak benetako bake egoera bat ekidin nahi du Euskal Herrian

  Ines del Rio eta Josu Bravo presoen lagunek izan duten istripuaren aurrean:  -          Ezer baino lehen, bai istripua izan dute hiru lagunei, bai Ines del Rio eta Josu Bravo presoei gure berotasuna helarazi nahi diegu une zail hauetan.  -          Sakabanaketa politikak aurten eragin duen hamahirugarren istripua izan da gaurkoa. Zenbakiak berak erakusten du norainokoa den politika honek eragiten duen samina, eta norainokoak izan daitezkeen bere ondorioak. Gogora ekarri nahi dugu azken urteotan hamasei senidek bizitza utzi dutela errepideetan.  -          Bakeaz asko hitz egiten da gurean, baina asteburuoro beraien osasuna eta bizitza jokatzen dute ehunaka senide eta lagunek errepideetan. Sakabanaketa ez da osagarria benetako bake egoera batekin. Sakabanaketa benetako bake egoera baten aurkako neurria da. Finean, sakabanaketak eta presoen aurkako muturreko neurriek benetako bake egoera bat ekidin nahi dute Euskal Herrian.  -          Giza eskubideekiko errespetua aldarrikatzen dugu, eta honek, gaur bertan, sakabanaketa bezalako neurriak bertan behera uztea eskatzen du.  -          Giza eskubideekiko errespetuak, tartean presoak Euskal Herrira ekartzeak, arnasa berria emango lioke bururaino eraman nahi dugun bake eta irtenbide prozesuari.  -          Antzeko egoerak ekiditeko konpromisoak behar dira. Erakundeen inplikazioa, alderdi politikoen iniziatiba eta gizartearen mobilizazioa besteak beste.  -          Zentzu honetan, egoera guzti hauekin amaitu eta preso euskaldunen giza eskubideen errespetua lortzeko bidean hitzordu garrantzitsua dugu Bilbon urtarrilaren 12an. Herri mobilizazio handi horretarako indarrak batzen jarraitzeko deia egin nahi dugu Herrira mugimendutik.  


2012/11/04

Lainoa nahinora doa, baina gu herrira goaz.


"Lainoa nahinora doa, baina gu herrira goaz."

Joseba Sarrionaindiaren koplak eta Unai Iturriagaren irudia aurtengo kanpainiaren oinarria izanen dira. Gaur, lehenengo ekarpen hauek aurkeztu ditugu, baita Gotzon Barandiaranek zuzendutako "Herrira noa" ekimen kulturala.



2012/11/02

Urduliztik Baionarat, AUTOBUSEZ!

Urdulizko Herrirak (beste bilgune batzuekin batera) azaroan 10ean Baionan egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu. 10:45etan irtengo da Urdulizko metro geltoki ondotik. Izena emateko zerrenda Urdulizko Herriko Tabernan aurkituko duzue. Internet bidez apuntatzeko aukera ere baduzue urdulizkoherrira@gmail.com e-mailera mezu bat bidaliz.
Aurrera beti!


2012/10/25

Urriak 26 akabuko barikua Urdulizen.

Urriak 26an Urdulizko metro geltoki ondoan arrastiko 20:00retan akabuko barikua.
Gorka eta Iñaki etxera! Amnistia!


Azaroak 10 Baionarat!


Hamarkadetan luzatu den gatazkari konponbide justu bat eman eta denon artean bakea eraikitzeko aukera berriak zabaldu dira Euskal Herrian. Bide honetan bat egin dute azken hilabeteotan erakunde eta kolektibo ugarik gure herrian, eta helburu honetan aurrera egiteko bidelagun ditugu nazioarteko pertsona eta eragile
ugari ere. Gatazkaren oinarriak eta ondorioak konponduko dituen bidea da denon artean egin nahi duguna. Munduko beste hainbat herrialdetan bezala, gurean ere beharrezkoa izango da preso eta ihesean diren herritarren afera konpontzea. 
Espainiar eta frantziar espetxeetan dauden euskal preso politikoen giza eskubideak errespetatzea berehala hartu beharreko neurria dela pentsatzen dugu.

Zentzu hortan, eta Aieteko Nazioarteko konferentzian( 2011ko urriaren 17an) bildu adituen (*) aholkuei jarraituz, guk –mozio honen izenpetzaileek- 2012ko Azaroaren 10an Baionako karriketan manifestatzera dei egiten dugu, ondoko lehen aldarrikapenen inguruan ;

- Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzea.
- Eritasun larriak dituzten presoen libratzea.
- Bizi osorako espetxe zigorrera daramaten
legeri berezien deuseztatzea,
(Espainian 197/2006 doktrina eta perpetuite
kondena Frantzian).
- Zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak
bete dituzten presoen libratzea, eta
Frantzian baldintzapean askatuak izan daitezken
presoen libratzea.
- Isolamendu egoerekin bukatzea.
- Euskal iheslari politikoen aurkako
jazarpenarekin amaitzea.

Bai, iritsi zaigu garaia, Eukal Herriko hiritar orori, izan jatorri, ideia politiko edo erligioso desberdinetako,
bakearen eraikitzaile izateko ; hau da, Euskal Herrian bakea izan dadin sortzen ari den dinamika herrikoiaren aktore zuzenak izateko. 

AZAROAREN 10-Eko Herri mobilizazioaren deia Giza eskubide guztiak, Euskal Presoak Euskal Herrira!

*Kofi Annan, ONUko idazkari orokor ohia eta bake nobel sariduna ; Gerry Adams irlandarra, Sinn
Fein-eko presidentea ; Bertie Ahern, Irlandako lehen ministro ohia ; Pierre Joxe, frantses barne
ministro ohia ; Gro Harlem Brundtland, norbegiar lehen ministro ohia ; eta Jonathan Powell, Tony
Blair-en kabinete buru ohia.a

2012/08/23

ALARMA GORRIA! Astebururako mobilizazioak Urdulizen. Baraualdia, kontzentrazioa, manifestazioa...


Iosu Uribetxeberriaren egoera ikusita, Urdulizko eta Euskal Herriko hainbat Herrira bilgunek astebururako mobilizazioak deitu ditugu herrietan. 

Iosu Uribetxebarriak, hamabost egunez burutu duen gose grebari uztea erabaki zuen atzo. Bere osasun egoera oso larria da eta alarma gorria piztu da, beraz, gure txanda da. Orain guk hartu behar dugu bere lekukoa.

Iosu eta gaixo larri dauden gainontzeko hamahiru euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatuko dugu, beste gauza askoren artean, legearen arabera aske egon behar dutelako.

Hona hemen Urdulizko Herrira mugimenduak antolatu duen egitaraua:





Zapatua 25

12:30 - 13:00 bitartean kontzentrazioa Antsonekoa plazan.
13:00etan baraualdiari hasiera eman eta Josu eta gainontzeko hamahiru preso gaixoen berri eman.

Domeka 26

19:00etan baraualdiari bukaera eman. Udaletxeraino manifestazioa.
19:30 - 20:00 bitartean kontzentrazioa udaletxe aurrean.

Herritar guztien parte hartzea beharrezkoa ikusten dugu. Beraz, hartu kanpin denda, lo zakua, eta etorri herritarron eskubideak defendatzera! 

Urdulizko Herrira


2012/08/13

Bihar Plentzian kontzentraziñoa Josu Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeko.

Urduliz, Plentzia eta Gorlizko Herrira bilgeneek kontzentraziñoa burutuko dute bihar Plentziako zubian 20:00retan Josu Askatu! Hamalauak herrira! lelopean.
Josu Uribetxebarria eta gainontzeko gaixo larri dauden 13 preso gaixoen askatasuna eskatu da.


2012/08/12

Mikel Egibarrek senideek sufritutako istripua salatu dute Zizurkilen

Iragan den asteartean, Zuerako espetxetik bueltan Mikel Egibarren emazteak eta adingabeko seme-alabek sufritutako istripua salatu dute Zizurkilgo herritarrek eta Udalak. Bildu eta EAJren aldeko bozkeekin udalak deklarazio bat irakurri zuen eta 300 lagun inguruk sakabanaketaren aurkako protesta egin zuten Joxe Arregi plazan.

Iosu Uribetxebarriak gose grebari ekin dio

Euskal jendarteari zuzendutako gutun baten bitartez, larri gaixo dagoen preso arrasatearrak bere muturreko egoera salatzeko gose grebari ekin dio. 
Eskutitza bertan eskuragarri:

                                               2012ko abuztuaren 8a
Euskal Herriko gizarteari Iosu Uribetxebarria Bolinaga Euskal Preso Politikoaren partetik.

        Ohar honen bidez atzo gertatu zena eta ondorioz nik hartutako erabakiaren berri eman nahi dizuet.

        Atzoko eguna berezi xamarra izan zen proba bat egin behar nindutelako. Niretzat garrantzia handikoa zen ondo gainditzea aurrera egin eta hurrengoko proban murgilduta egoteko.

        Esan behar da hasiera poliziaren tratua orokoran etzela okerra izan, hori bai, batzuekin hobeto beste batzuekin baino. Nik senideekin egotea nahi nuen eta arazoak ekiditzeko, ez nien garrantzirik eman batzuen itxikeriei. Baina gauzak okertzen joan dira poliki-poliki.

        Ordurarte senide eta lagunek binaka sartzea zuten nirekin egoteko. Atzo banan-banan sartu behar zirela esan ziguten.”Nosotros somos los que dictamos las normas”. Lagun batzuek zalantzak zituzten zerrenda zein izango ote zen. Poliziari zerrenda erakusteko eskatu eta polizia ukatu egin zen. Nire asmoa, gaur TAC-a eta puntzoia egitea zen eta egoera hori konpontzen saiatzea zen nola edo hala.

        Denborarik ez. Gauean ohera sartzerakoan indarrak berreskuratzeko, betiko bezala leihoa zabaldu nuen gela aireatzeko ta freskatzeko.(Barroteak ditut leihoan) Ordura arte arazorik gabe egindakoa arazo bihurtu zen, Polizia batek leihoa itxita egon behar zuela agindu zuen. Saiatu nintzen azaltzen barroteak zeudela eta abar, baina alperrik .”usted no me va a decir a mi lo que tengo que hacer, la seguridad la llevo yo”-ren moduko zerbait esan zidan.

        Horrela izan da ere, berriz saiatu nitzen gauzak bideratzen, baina alperrik. Argumentu falta ta,  que no le amenace y que no le levante la mano” esan zidan inongo mehatxurik egon ez denean eta eskuarekin leihoa seinalatzeko keinua egin nuenean soilik.

        Horrelako jarrera itxiaren aurrean, gelan daukadan txirrinara erabiliz erizaina deitu nuen, bertara etorri eta gertatutakoa azaltzeko. Berak ezin bazuen konpondu ere, arduradunari edo sendagileari esateko ea biderik bazegoen hau konpontzeko.

        Ikuskatzailea etori zen, baina ezer gutxi egin ahal izan zuen. Berak ulertzen nauela, baina bere konpetentzia ez dela. Azken gertaera honen ondoren eta nire egoera orokorra ikusita, esan nion ez nuela proba egingo (TAC eta puntzoia) eta gose greban hasten nintzela, nahiz eta jakin nire egoeran egonda ez dudala egun asko iraungo.

        Ez dut ezer berezirik eskatzen, tratu justu bat soilik nire egoera kontutan hartuta. Egoera honetan nagoela, nola onartuko dut tratu izugarriak nire senideekiko, ez da posible!

        Beraz gaur, abuztuaren 8ª, 00:00 orduetatik, gose greban jartzen naiz, alde batetik hemen azaltzen dudanagatik eta garrantzitsuena nire ustez, gobernu espainolak luzatzen dabilelako egoera onartezin hau krudelkeria eta gorrotoa muturreraino eramanez. Hamalau gaixo larri kartzelan mantentzea hiltzeko korredore kartzelarioan onartezina da. Gaixo larriak etxera!

        Azpimarratzea nahi dut ospitaleko sendagileen aldetik, erizainen aldetik, erizaintzako laguntzaileen aldetik eta oro har langileen aldetik, laguntza eta animoak jaso ditudala une oro. Alde horretatik primeran. Agian ospitaleko zuzendaritzatik inplikazio gehiago espero nezakeen, sortutako arazoen aurrean.
        Bukatzeko jaun-andreak, neska-mutilak, eutsi bide honi, eguneroko minimoak betetzen (bakoitzak bere ale ondarra jarriz) gatazka hau behingoz konpontzeko. Errespetuz eta tolerantziaz gero eta lagun gehiago izanez, konponbidea gelditu ezina bilakatuko da berdintasuna eta elkartasuna.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!

GORA EUSKAL LANGILERIA!

AURRERA BOLIE!!!


IZUGARRI MAITE ZAITUZTET, “A RABIAR”!
        Mila esker zuen eskuzabaltasunagatik.
        Ikusi arte lagunak!!!

Hainbat protestaldi espetxetan Iosuren askatasuna eskatzeko


Azken orduetan hainbat izan dira Espainia eta Frantziako espetxetan dauden euskal preso politikoek Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko abiarazi dituzten protestak. Elkartasunezko gose grebak, janariari uko egitea, itxialdiak eta bestelako ekimen eta protestak espetxe ugarira zabaldu dira. Hona hemen zerrenda osoa:
Frantziako kartzeletako presoen egoera: 
− Fresnes (gizonezkoak): gose greba mugagabean aurkitzen dira.
− Fresnes (emakumezkoak): txandakako barauak eta elkarretaratzeak egingo dituzte.
− Fleury: hirugarren dibisioan gose greba mugagabean aurkitzen da.
− Joux la Ville: Espetxeko janariari uko egingo diote igandera arte.
− Nanterre: Itxialdian daude..
− Il de Rée: txandakako baraualdiak eta gutun bidalketak egingo dituzte.
− Arles: frantziatik botatzeko arriskua duelako, Ramontxo Sagarzazu presoak gose greba abiatu du, Uribetxeberriarekin ere bat eginez.
− Arles: Iñaki Lopez de Bergara eta Ibon Elorrieta presoek espetxeko janariari uko egingo diote.
− Moulins (kondenatuak): Datorren astelehenetik aurrera gose greba mugagabean sartuko dira.
− Liancourt: igandetik aurrera gose greban jarriko dira.
− Clairvaux: igandetik aurrera gose greban jarriko dira.
− Saint Maur: Borrokaldian aurkitzen dira.
− Rennes: Asteburuan zehar elkarretaratzeak egingo dituzte eta gutunak bidaliko dituzte Minesteriora.
Espainiako kartzeletako presoen egoera:
− Castello II: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
− Cordoba: gaurko iluntzeko 12etatik aurrera gose greba mugagabean jarriko dira.
− Sevilla II: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
− Picassent: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
− Granada (Albolote): Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
− Algeciras: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
− Herrera de la Mancha: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
− Murtzia: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
− Villena: Gose greba mugagabean aurkitzen dira.
− Navalcarnero: Igandetik aurrera gose greba mugagabean jarriko dira.

2012/07/27

Uztailak 29 12:00etan Arrietara hondartzara!


Behingoz euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak errespetatuak izan daietezen, Uribe Kostako Herrira mugimenduak uztailaren 29an (igandea) Sopelako Arrietara hondartzan 12:00etan egingo den kontzentraziñoan parte hartzeko deia luzatu nahi die herritarrei.
Denok parte hartzea beharrezkoa dugulako eta han ikusiko garelakoan, euskal preso eta iheslari politikoak herrira!




2012/07/23

Uztailak 27 akabuko barikua

Estrasburgoko ebazpenaren ondoren ireki den egoera berria dela eta azken ostiraleko mobilizazioetan bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzeko eskatuko da. Goizeko 11:00etan elkarretaratzea burutuko da Egiako epaitegi aurrean eta arratsaldean betikolez 20:00retan Urdulizko metro alboan alkartuko gara. Bizi osorako espetxe zigorrarekin bukatzeko eskatzeaz gain, Gorka eta Iñaki preso Urduliztarrak askatzeko exijituko diogu espainiar estatuari.
GORKA ETA IÑAKI ETXERA! EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOAK ETXERA!


Urdulizko Herrira Mugimendua




2012/07/15

Kandelak eskuan, gaixo diren 14ak gogoan.


Ostiralean hasi eta larunbatean amaitu zen Zaballako espetxearen aurrean Txus Martin euskal preso politikoa eta gaixo dauden beste hamahiruak libre uzteko eskatu duen ekimena.
Larunbat goizean elkarretaratzean eragile ugarik parte hartu zuten, alderdi, sindikatu eta mugimendu sozialetako ordezkariak bertan izan zelarik.
Manu Ugartemendia eta Ane Zelaiak hitz egin zuten, gobernuari jarrera aldaketa eskatu ziotelarik.


2012/07/08

Kandela gaua Zaballan, gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko


Pasa den ostiralean Madrilen izan ziren hamalau euskal herritarrek prentsaren aurrean agertu dira gaur goizean Gasteizen, ekimen berri bat iragartzeko. Gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna aldarrikatzeko hamalau orduko egonaldia burutuko da Zaballako espetxearen ondoren. Hemen duzue gaurko agerraldian irakurri dutena:

Egunon guztioi,
Pasa den ostiralean Madrilera joan ginen hamalau euskal herritarrak batu gara agerraldi honetan, Madrilen bizi izandakoaz eta aurrera begirakoaz hitz egiteko.
Gaixo eta larri diren hamalau euskal preso politikoen egoerak bihotza hausten digu. Minbizia izan eta tratamendua hartzeko zailtasunak, bere buruaz beste egiteko saiakerak, bihotzekoa… Kalean ere larriak diren eritasunak dira, zaintza berezia eskatzen dutenak. Beraz, egoera horretan espetxean preso eta kasu askotan sakabanatua izateak pertsonaren bizitza arriskuan jartzen dutela ulertzen dugu guk. Egoera honek presoengan eta hauen senideengan sortzen duen sufrimendua esplikaezina da giza eskubideen ikuspegitik. Mina besterik ez dakarren egoera da, inori onurarik egiten ez diona.
Egoera larri horrek eraman gintuen gure burua Espetxe Zaintzarako Erakundean aurkeztera. Egoera larri horrek eraman gaitu preso hauen askatasunaren truke gurea eskaintzera. Jakitun ginen ez zutela gure eskaintza onartuko, baina argi dugu ez garela besoak gurutzaturik geldituko ezezko honen aurrean. Gaixotasun larriak dituzten pertsona hauen askatzea premiazkoa da, presazkoa, egoera hau mantentzeak ondorio larriak ekarri ditzakeelako.
Arduradunen borondatea ez da baina guk espero eta nahiko genukeen modukoa. Itxikeria da nagusi Moncloako bulegoetan, Espainiako Entzutegi Nazionalean eta Espetxe Zaintzarako Erakundean. Beraz, itxikeria hori gainditu eta espetxe politika aldatzera bultzatu behar ditugu arduradunak. Zentzu honetan beharrezkoak izango dira mota ezberdineko ekimenak egiten jarraitzea, kalean, erakundeetan eta eremu guztietan. Gaurkoan uztailaren 13 eta 14an burutzera goazen ekimena aurkeztera gatoz. Zaballako espetxearen aurrean eginen dugu ekimena, Txus Martin euskal preso politikoa bertan aurkitzen baita, larri, muturreko egoeran. Kandela gaua burutuko dugu Zaballako espetxearen ondoan, iluna argituko dugu kandelekin, eta espetxe politikak eragiten dituen egoera ilunak argitzeko bidea aldarrikatuko dugu. 14 orduz egongo gara bertan, gaixo dauden hamalau presoen askatasuna aldarrikatzen.
Euskal Herrian bake egoera justu bat erdiesteko urratsak ematen ari gara, eragile eta erakunde askoren borondateak bat egin du bide honetan. Baina argi dago urrats asko daudela oraindik emateko, eta espetxe politikaren aldaketa da gaur gaurkoz urgentzia gehien duen urratsa. Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea, bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzea eta euskal presoak Euskal Herriko espetxeetan batzea giza eskubideen logikan gaur bertan hartu beharrezkoa neurriak direla pentsatzen dugu guk, eta euskal gizartearen gehiengoak. Ondoren, konponbide eta bake egoera betikotzeko euskal preso eta iheslari guztien etxeratzea gauzatu beharko litzateke.
Zaballako espetxearen aurrean burutuko dugun ekimenak urrats txiki bat izan nahi du bide honetan. Gu bertan izango gara. Helburu honekin bat egiten duten herritarrak ere gonbidatuak daude ekimenean parte hartzera.
Milesker.

2012/06/20

Ekainak 29 akabuko barikua Urdulizen.

Zoritxarrez, hileko akabuko bariku honetan be derrigorrezkoa ikusten dogu euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen defentzan kalera irtetzea. Honelako mobilizazioetan danon parte hartzea beharrezkoa ikusten dogu. Animatu ta erdu euskal preso ta iheslari politikoen eskubideak defendatzera!


EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!



Sakabanaketak euskal presoen familiak hipotekatzen ditu. DISPERTSIORIK EZ!


EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!


2012/06/05

Eguaztenean bilera Txiberri tabernan

Urdulizko herritar eta elkartei bidali diegun mezua:

Urdulizko Herrirak bilera garrantzitzua antolatu dau ekainaren 6rako (eguaztena) Urdulizko Txiberri tabernan.
Urdulizko herritar eta elkarte orori dei egiten diegu deialdi honetan parte hartu dezaten danon artean gaur egun euskal preso eta iheslari politikoen egoera aztertu eta hau gainditzeko neurriak topatzeko.
Herrira Urdulizen euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde arituko dan herri ekimena da eta beraz, danon parte hartzea beharrezkoa ikusten dogu.
Gaur egun Urdulizen bi preso ditugu urteak herritik kanpo daramatenak eta hauen alde lan egitea izango da gure helburu garrantzitsuenetariko bat.

Beste barik, han ikusiko zaituztegulakoan besarkada bero bat guztioi!

2012/05/13

Maiatzak 19 Urdulizen!

Maiatzaren 19an Euskal Herriko herrietako plaza guztietan mobilizazioak deitu dira.
Urdulizen, egitarau luze bat prestatu dogu egun horretarako ondo pasatzeaz gain gure aldarrikapenak kalera ataratzeko. Maiatzaren 19an Urdulizen plazak beteko ditugu, kartzelak hustutzeko!

Hona hemen gure egitaraua:



Animatu eta etorri!!!

2012/05/08

Maiatzaren 19an, goazen plazara!


Urtarrilaren 7an milaka herritarren babesa eta parte-hartzea izan zuen Bilbon egin zen herri-mobilizazio orokorrak. Euskal gizartearen gehiengo zabal baten eskaerek Bilboko kaleak hartu zituzten, euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio historikoan. Ordutik hona, alderdi politiko askok presoen auziarekiko jarrera berriak hartu dituzte. Hori guztia kontuan hartuz, begi bistakoa da egungo kartzela politikak ez duela sostengu politiko eta sozialik.

Alabaina, gobernuek ez dute pausorik eman eta kartzela politika ez da aldatu. Presoen gaia eguneroko mintzagai bada ere, Espainiako eta Frantziako gobernuek iraganeko jokabideari eusten diote garai berri honetan.

Euskal gizartearen gehiengoaren esperantza, ordea, egiazko eta bidezko soluzioetara dago bideratuta. Gatazka betiko konpondu eta haren ondorio guztiei irtenbidea emateko, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera ere konpontzea.

Horrela bada, garrantzitsua da herritarrok batuta ekitea, espetxeetako giltzak dituztenak jarrera aldatzera
bultzatzeko.

Presoen giza eskubideak errespetatzea eskatzen dugu:
1- Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea.
2- Espainiar estatuan ezartzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra bete duten presoak
askatzea. “De facto” aplikatzen den bizi osorako espetxe zigorra bertan behera uztea.
3- Frantziar estatuan ezartzen den bizi osorako zigorra bertan behera uztea, baldintzapeko
askatasunari bide emanez.
4- Zigorraren 2/3 eta 3/4 bete dituzten presoak kaleratzea.
5- Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea, eta bestelako gaixotasunak dituzten presoak egoki
zaintzeko beharrezko neurriak hartzea. Presoen osasun eskubidea bermatzea.
6- Frantziar eta Espainiar estatuek darabilten espetxe-politika egokitzea, hasi den aro berrian
gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko.

Maiatzaren 19an, Euskal Herriko plazetan aldarrikapen hauekin batzeko gonbidapena egiten diegu herritarrei.