Urdulizko herritar eta elkartei bidali diegun mezua:
Urdulizko Herrirak bilera garrantzitzua antolatu dau ekainaren 6rako (eguaztena) Urdulizko Txiberri tabernan.
Urdulizko
herritar eta elkarte orori dei egiten diegu deialdi honetan parte hartu
dezaten danon artean gaur egun euskal preso eta iheslari politikoen
egoera aztertu eta hau gainditzeko neurriak topatzeko.
Herrira Urdulizen euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde
arituko dan herri ekimena da eta beraz, danon parte hartzea beharrezkoa
ikusten dogu.
Gaur egun Urdulizen bi preso ditugu urteak herritik
kanpo daramatenak eta hauen alde lan egitea izango da gure helburu
garrantzitsuenetariko bat.
Beste barik, han ikusiko zaituztegulakoan besarkada bero bat guztioi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario