Euskal jendarteari zuzendutako gutun baten bitartez, larri gaixo dagoen preso arrasatearrak bere muturreko egoera salatzeko gose grebari ekin dio.
Eskutitza bertan eskuragarri:
2012ko
abuztuaren 8a
Euskal Herriko gizarteari Iosu
Uribetxebarria Bolinaga Euskal Preso Politikoaren partetik.
Ohar
honen bidez atzo gertatu zena eta ondorioz nik hartutako erabakiaren berri eman
nahi dizuet.
Atzoko
eguna berezi xamarra izan zen proba bat egin behar nindutelako. Niretzat
garrantzia handikoa zen ondo gainditzea aurrera egin eta hurrengoko proban
murgilduta egoteko.
Esan
behar da hasiera poliziaren tratua orokoran etzela okerra izan, hori bai,
batzuekin hobeto beste batzuekin baino. Nik senideekin egotea nahi nuen eta
arazoak ekiditzeko, ez nien garrantzirik eman batzuen itxikeriei. Baina gauzak
okertzen joan dira poliki-poliki.
Ordurarte
senide eta lagunek binaka sartzea zuten nirekin egoteko. Atzo banan-banan sartu
behar zirela esan ziguten.”Nosotros somos los que dictamos las normas”. Lagun
batzuek zalantzak zituzten zerrenda zein izango ote zen. Poliziari zerrenda
erakusteko eskatu eta polizia ukatu egin zen. Nire asmoa, gaur TAC-a eta
puntzoia egitea zen eta egoera hori konpontzen saiatzea zen nola edo hala.
Denborarik
ez. Gauean ohera sartzerakoan indarrak berreskuratzeko, betiko bezala leihoa
zabaldu nuen gela aireatzeko ta freskatzeko.(Barroteak ditut leihoan) Ordura
arte arazorik gabe egindakoa arazo bihurtu zen, Polizia batek leihoa itxita
egon behar zuela agindu zuen. Saiatu nintzen azaltzen barroteak zeudela eta
abar, baina alperrik .”usted no me va a decir a mi lo que tengo que hacer, la
seguridad la llevo yo”-ren moduko zerbait esan zidan.
Horrela
izan da ere, berriz saiatu nitzen gauzak bideratzen, baina alperrik. Argumentu
falta ta, que no le amenace y que no le
levante la mano” esan zidan inongo mehatxurik egon ez denean eta eskuarekin
leihoa seinalatzeko keinua egin nuenean soilik.
Horrelako
jarrera itxiaren aurrean, gelan daukadan txirrinara erabiliz erizaina deitu
nuen, bertara etorri eta gertatutakoa azaltzeko. Berak ezin bazuen konpondu
ere, arduradunari edo sendagileari esateko ea biderik bazegoen hau konpontzeko.
Ikuskatzailea
etori zen, baina ezer gutxi egin ahal izan zuen. Berak ulertzen nauela, baina
bere konpetentzia ez dela. Azken gertaera honen ondoren eta nire egoera
orokorra ikusita, esan nion ez nuela proba egingo (TAC eta puntzoia) eta gose
greban hasten nintzela, nahiz eta jakin nire egoeran egonda ez dudala egun asko
iraungo.
Ez
dut ezer berezirik eskatzen, tratu justu bat soilik nire egoera kontutan
hartuta. Egoera honetan nagoela, nola onartuko dut tratu izugarriak nire
senideekiko, ez da posible!
Beraz
gaur, abuztuaren 8ª, 00:00 orduetatik, gose greban jartzen naiz, alde
batetik hemen azaltzen dudanagatik eta garrantzitsuena nire ustez, gobernu
espainolak luzatzen dabilelako egoera onartezin hau krudelkeria eta gorrotoa
muturreraino eramanez. Hamalau gaixo larri kartzelan mantentzea hiltzeko
korredore kartzelarioan onartezina da. Gaixo larriak etxera!
Azpimarratzea
nahi dut ospitaleko sendagileen aldetik, erizainen aldetik, erizaintzako
laguntzaileen aldetik eta oro har langileen aldetik, laguntza eta animoak jaso
ditudala une oro. Alde horretatik primeran. Agian ospitaleko zuzendaritzatik
inplikazio gehiago espero nezakeen, sortutako arazoen aurrean.
Bukatzeko
jaun-andreak, neska-mutilak, eutsi bide honi, eguneroko minimoak betetzen
(bakoitzak bere ale ondarra jarriz) gatazka hau behingoz konpontzeko.
Errespetuz eta tolerantziaz gero eta lagun gehiago izanez, konponbidea gelditu
ezina bilakatuko da berdintasuna eta elkartasuna.
GORA EUSKAL HERRIA
ASKATUTA!
GORA EUSKAL
LANGILERIA!
AURRERA BOLIE!!!
IZUGARRI
MAITE ZAITUZTET, “A RABIAR”!
Mila
esker zuen eskuzabaltasunagatik.
Ikusi
arte lagunak!!!