Iosu Uribetxeberriaren egoera ikusita, Urdulizko eta Euskal Herriko hainbat Herrira bilgunek astebururako mobilizazioak deitu ditugu herrietan.
Iosu Uribetxebarriak, hamabost egunez burutu
duen gose grebari uztea erabaki zuen atzo. Bere osasun egoera oso larria da eta
alarma gorria piztu da, beraz, gure txanda da. Orain guk hartu behar dugu bere
lekukoa.
Iosu eta gaixo larri dauden gainontzeko hamahiru
euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatuko dugu, beste gauza askoren
artean, legearen arabera aske egon behar dutelako.
Zapatua 25
12:30 - 13:00 bitartean kontzentrazioa Antsonekoa plazan.
13:00etan baraualdiari
hasiera eman eta Josu eta gainontzeko hamahiru preso gaixoen berri eman.
Domeka 26
19:00etan baraualdiari bukaera eman. Udaletxeraino manifestazioa.
19:30 - 20:00 bitartean
kontzentrazioa udaletxe aurrean.
Herritar guztien parte hartzea beharrezkoa ikusten dugu. Beraz, hartu kanpin denda, lo zakua, eta etorri herritarron eskubideak defendatzera!
Urdulizko Herrira
No hay comentarios:
Publicar un comentario