2012/11/18

Azaroak 11: Sakabanaketak benetako bake egoera bat ekidin nahi du Euskal Herrian

  Ines del Rio eta Josu Bravo presoen lagunek izan duten istripuaren aurrean:  -          Ezer baino lehen, bai istripua izan dute hiru lagunei, bai Ines del Rio eta Josu Bravo presoei gure berotasuna helarazi nahi diegu une zail hauetan.  -          Sakabanaketa politikak aurten eragin duen hamahirugarren istripua izan da gaurkoa. Zenbakiak berak erakusten du norainokoa den politika honek eragiten duen samina, eta norainokoak izan daitezkeen bere ondorioak. Gogora ekarri nahi dugu azken urteotan hamasei senidek bizitza utzi dutela errepideetan.  -          Bakeaz asko hitz egiten da gurean, baina asteburuoro beraien osasuna eta bizitza jokatzen dute ehunaka senide eta lagunek errepideetan. Sakabanaketa ez da osagarria benetako bake egoera batekin. Sakabanaketa benetako bake egoera baten aurkako neurria da. Finean, sakabanaketak eta presoen aurkako muturreko neurriek benetako bake egoera bat ekidin nahi dute Euskal Herrian.  -          Giza eskubideekiko errespetua aldarrikatzen dugu, eta honek, gaur bertan, sakabanaketa bezalako neurriak bertan behera uztea eskatzen du.  -          Giza eskubideekiko errespetuak, tartean presoak Euskal Herrira ekartzeak, arnasa berria emango lioke bururaino eraman nahi dugun bake eta irtenbide prozesuari.  -          Antzeko egoerak ekiditeko konpromisoak behar dira. Erakundeen inplikazioa, alderdi politikoen iniziatiba eta gizartearen mobilizazioa besteak beste.  -          Zentzu honetan, egoera guzti hauekin amaitu eta preso euskaldunen giza eskubideen errespetua lortzeko bidean hitzordu garrantzitsua dugu Bilbon urtarrilaren 12an. Herri mobilizazio handi horretarako indarrak batzen jarraitzeko deia egin nahi dugu Herrira mugimendutik.  


No hay comentarios:

Publicar un comentario