2012/10/25

Azaroak 10 Baionarat!


Hamarkadetan luzatu den gatazkari konponbide justu bat eman eta denon artean bakea eraikitzeko aukera berriak zabaldu dira Euskal Herrian. Bide honetan bat egin dute azken hilabeteotan erakunde eta kolektibo ugarik gure herrian, eta helburu honetan aurrera egiteko bidelagun ditugu nazioarteko pertsona eta eragile
ugari ere. Gatazkaren oinarriak eta ondorioak konponduko dituen bidea da denon artean egin nahi duguna. Munduko beste hainbat herrialdetan bezala, gurean ere beharrezkoa izango da preso eta ihesean diren herritarren afera konpontzea. 
Espainiar eta frantziar espetxeetan dauden euskal preso politikoen giza eskubideak errespetatzea berehala hartu beharreko neurria dela pentsatzen dugu.

Zentzu hortan, eta Aieteko Nazioarteko konferentzian( 2011ko urriaren 17an) bildu adituen (*) aholkuei jarraituz, guk –mozio honen izenpetzaileek- 2012ko Azaroaren 10an Baionako karriketan manifestatzera dei egiten dugu, ondoko lehen aldarrikapenen inguruan ;

- Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzea.
- Eritasun larriak dituzten presoen libratzea.
- Bizi osorako espetxe zigorrera daramaten
legeri berezien deuseztatzea,
(Espainian 197/2006 doktrina eta perpetuite
kondena Frantzian).
- Zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak
bete dituzten presoen libratzea, eta
Frantzian baldintzapean askatuak izan daitezken
presoen libratzea.
- Isolamendu egoerekin bukatzea.
- Euskal iheslari politikoen aurkako
jazarpenarekin amaitzea.

Bai, iritsi zaigu garaia, Eukal Herriko hiritar orori, izan jatorri, ideia politiko edo erligioso desberdinetako,
bakearen eraikitzaile izateko ; hau da, Euskal Herrian bakea izan dadin sortzen ari den dinamika herrikoiaren aktore zuzenak izateko. 

AZAROAREN 10-Eko Herri mobilizazioaren deia Giza eskubide guztiak, Euskal Presoak Euskal Herrira!

*Kofi Annan, ONUko idazkari orokor ohia eta bake nobel sariduna ; Gerry Adams irlandarra, Sinn
Fein-eko presidentea ; Bertie Ahern, Irlandako lehen ministro ohia ; Pierre Joxe, frantses barne
ministro ohia ; Gro Harlem Brundtland, norbegiar lehen ministro ohia ; eta Jonathan Powell, Tony
Blair-en kabinete buru ohia.a

No hay comentarios:

Publicar un comentario